Gizakia izaki soziala denez jaiotzen den unetik dago besteekin elkarreraginean. Haurrak besteekin duen harremana bere garapenaren arabera aldatzen doa.
Adierazpen plastikoak haurren garapenaren sustapenean laguntzen du. Ahoz adierazteko oraindik ere erabat gai ez direnean, hizkuntza plastikoak aukera ematen dio haurrei besteekin eta inguruarekin komunikatzeko. Adierazpen plastikoak haurrari bere burua ezagutzen laguntzen dio, horretarako, hezitzaileak behaketaren bitartez bakoitzaren gaitasunak bultzatzen eta gaitasun horiek baloratzen jakin beharko du. Garrantzitsuena emozioak eta sentimenduak askatasunez adieraztea da. Hezitzailearen zeregina, baliabide egokiak eskainiz (materiala, espazioa, giroa…), haurrek beraien kabuz ahalmenak landu eta garatzea da. Hortik abiatuta, adimen zabaleko haurrak heztea da helburu, pertsona kritiko eta autonomoak izan daitezen. Hezitzaileak baliabide egokiak eskaintzeko haurraren garapen fisikoa izan beharko du kontuan. Garapen fisikoa hau sekuentzi batean ematen da: goitik behera, eta lepo-oinarritik kanporantz, lehendabizi sorbalda, besoak, eskuak eta hatzak. Haurra, gorputzeko muskuluak kontr...
MUSIKA HIZKUNTZA Soinuen munduan murgildurik dago haurra; jaio baino lehenagotik hasten da haren entzumena soinu iturriez jabetzen. Bizitzako lehenengo bi urteetan, atsegina adierazten du zenbait soinu entzuten dituenean, eta soinu horien iturria bilatzen du baina hazten doan neurrian, bere aukerak eta musika-gaitasunak areagotuko ditu, batez ere heziketa musikal egokia jasotzen badu. Bizitzako lehenengo urteetan, soinua aurkitzea, hau da, haurraren belarria esnatzea eta haren oroimen eta identifikazio gaitasuna garatzea da musika-hezkuntzaren funtsezko helburua. Horretarako hezitzaileak ongi ezagutu behar ditu haurrak soinuak egiteko jarraitzen duen prozesua (bere garapenaren arabera) eta soinuak lantzeko bideak. Bide hauetako bat musika tresnak erabiltzea da. Hezitzaileak haurrari aukera eman beharko dio soinuak egiteko modu asko daudela konturatu dadin. Gainera bere eskura jarriko ditu musika-tresna mota ezberdinak; perkusio-tresnak, haize-tresnak, soka-tresnak eta abar...
Egungo bizimodua nozio matematikoz beteta dago. Sailkatzea, ordenatzea, multzokatzea… edozein pertsonak egunero egiten dituen ekintzak dira. Gizakiak duen gaitasun logikoari eta matematikoari esker, jasotzen duen eta prozesatzen duen informazioa egituratzeko eta adierazteko gai da. Giza adimena egitura koherente gisa dago antolatua. Kontzeptuak ez daude isolaturik, gainerako kontzeptuekin lotuta daude. Eduki logiko eta matematiko egokiak, bizitza osoan zehar (eta bereziki haurtzaroan) landu eta bereganatzen diren moduaren arabera eraikiko dira. Helduaroko egitura mentalen oinarri izateko programatu behar dira haurtzaroko eduki matematikoak. Horregatik buruaren egituraketa egokia erdiestea izango da matematiken helburu nagusia haur-eskolan. PROZESU LOGIKO-MATEMATIKOA SUSTATZEKO MEKANISMOAK Pentsamenduaren egituraketa haur-etapa osoan garatzen eta perfekzionatzen da eta eduki logiko-matematikoen bereganatzea oso baliabide garrantzitsua da prozesu horretan. Zenbait ...
Comentarios
Publicar un comentario