ADIERAZPEN PLASTIKOA

Adierazpen plastikoak haurren garapenaren sustapenean laguntzen du. Ahoz adierazteko oraindik ere erabat gai ez direnean, hizkuntza plastikoak aukera ematen dio haurrei besteekin eta inguruarekin komunikatzeko. Adierazpen plastikoak haurrari bere burua ezagutzen laguntzen dio, horretarako, hezitzaileak behaketaren bitartez bakoitzaren gaitasunak bultzatzen eta gaitasun horiek baloratzen jakin beharko du. Garrantzitsuena emozioak eta sentimenduak askatasunez adieraztea da.

Hezitzailearen zeregina, baliabide egokiak eskainiz (materiala, espazioa, giroa…), haurrek beraien kabuz ahalmenak landu eta garatzea da. Hortik abiatuta, adimen zabaleko haurrak heztea da helburu, pertsona kritiko eta autonomoak izan daitezen.
Hezitzaileak baliabide egokiak eskaintzeko haurraren garapen fisikoa izan beharko du kontuan. Garapen fisikoa hau sekuentzi batean ematen da: goitik behera, eta lepo-oinarritik kanporantz, lehendabizi sorbalda, besoak, eskuak eta hatzak. Haurra, gorputzeko muskuluak kontrolatzen hasten denean, ohartzen joaten da egiten dituen ekintza grafikoak eta plastikoak bereak direla, alegia, erlazioa dutela. Beraz, haurraren mugimenaren garapenak plastika- lanak egiteko aukerak mugatzen ditu:
  • Sorbaldako giltzadura: Haurrak 18-24 hilabete inguru dituenean, mugimenduak edozein norabideetan egingo ditu. Nahiz eta gaitasun fisikoa eduki, haurra ez da mugimenduaren noranzkoak jabetzen.
  • Ukondoko giltzadura: Funtsezko hiru mugimendu egin ahalko ditu: besoa tolestu, luzatu eta biratu.
  • Eskumuturreko giltzadura: Oinarrizkoa izango da psikomotrizitate finaren garapenean, bereziki hiru urtetik aurrera.
  • Hatzetako artikulazioa: Uzkurtzeko, zanpatzeko eta luzatzeko mugimenduak egiteko behar diren gaitasunak osatzen ditu.

Mugimenaren garapenean oinarriturik eta adinaren arabera, adierazpen plastikoaren garapena azalduko dugu:

0-6 hilabete:
  • Kontrolik gabeko mugimenduak egiten ditu.
  • Jarduera plastikoa nahiko mugatua da, baina behatzeko, jabetzeko eta aurkitzeko gaitasuna du.
  • Aho/eskua eta begi/eskua koordinazioa eta esku-trebezia lantzeko ukimenezko ekintzen, ikusizko ekintzen eta ekintza kromatikoak burutuko ditu.
  • Jarduera bideratu bat egiteko gaitasunik ez dutelako
6-12 hilabete:
  • Plastikotzat hartu ohi ez diren baliabide batzuen bidez parte har dezake (eskua urarekin, harearekin edo irinarekin…).
  • Ikusmena erabat garatua duenez, argitasuna, kolorea eta mugimendua aurkitzen laguntzeko baliabideak erabili behar dira.



1-2 urte:

  • Oratzea eta motrizitate fina  hobeto menderatzen ditu.
  • Gauza da objektuak halako abileziaz hartzeko eta manipulatzeko. Aurkitzeko, aukeratzeko, alderatzeko, aztertzeko eta loturak ezartzeko duen gaitasuna areagotuko da.
  • Haurraren protagonismoa handiagoa izango da.

2-3 urte:

  • Mugimenduen koordinazioa eta manipulatzeko gaitasuna nabarmen hobetzen dira, eta honela, doitasun handiagoz aritzeko aukera ematen diote.
  • Haurren portaeretan eta jolasetan indibidualtasuna nagusitzen da.
  • Etapa honen erdialdera zenbait lanabes sartzen has daiteke (material eta tresna berriak erabiliz) psikomotrizitate fina garatzen laguntzen baitu.
  • Pinturekin esperientzia berriak bizi ditu; adibidez, hatzez, belakiz, espraiz... margotzen duenean.


3-4 urte:

  • materiales-didcticos-en-educacin-plstica-1-638.jpgKontzentratzeko gaitasuna, inguruarekiko jakinduria eta interesa sustatzen ditu adin honetan  eta ondorioz jardueratan denbora handiagoz egoteko gaitasuna lor dezake.
  • Sormena eta adierazpena garatzeko jarduera plastikoak egiten hasiko da haurra fase honetan.
  • Marrazketa, margotzea, collage, estampazioa eta moldaketa teknikak erabiltzen hasteko.
  • Begi-esku koordenazioa eta trazuen kontrola lantzen ditu.
  • Irakurketarako eta idazketarako pausuak ematen hasten da.



4-5 urte:

  • Garrantzitsuena mugimendua eta begi/mugimenduaren arteko koordinazioa lortzea da.
  • Formak, koloreak eta texturak bereizten ditu.
  • Talde harremanaz jabetzen da.
  • Lehenik erabilitako teknikak erabiltzen jarraitu behar da, baina zailtasun batzuk gehituz, esku trebezia, formak eta espazioak lantzeko.
  • Esperientzia ezberdinetatik abiatuz landu behar dira teknikak.



5-6 urte:

  • Zentzumenez bidez kanpotik jasotzen dituen datu asko lotzen, identifikatzen eta bereizten ditu.
  • Taldean lan egiten du  eta zeregin txikien ardura har dezake.
  • Koloreak, formak, bolumenak, marrak eta testurak ongi identifikatzen ditu.
  • Teknika konplexuak erabili behar dira, haurrak  ideiak eta  gertakizunak hobeto identifikatu, irudikatu eta adierazteko.
  • Ekintza aproposak eskaini behar dira materiala manipulatzeko, espazio eta bolumenak esploratzeko, adeitsuago, txukunago, konstanteago eta autonomoago egiteko.

Comentarios

Entradas populares de este blog

MUSIKA ETA, GORPUTZ ETA ERRITMO HIZKUNTZA

HIZKUNTZA LOGIKO-MATEMATIKOA