MUSIKA ETA, GORPUTZ ETA ERRITMO HIZKUNTZA
MUSIKA HIZKUNTZA
Soinuen munduan murgildurik dago haurra; jaio baino lehenagotik hasten da haren entzumena soinu iturriez jabetzen. Bizitzako lehenengo bi urteetan, atsegina adierazten du zenbait soinu entzuten dituenean, eta soinu horien iturria bilatzen du baina hazten doan neurrian, bere aukerak eta musika-gaitasunak areagotuko ditu, batez ere heziketa musikal egokia jasotzen badu.
Bizitzako lehenengo urteetan, soinua aurkitzea, hau da, haurraren belarria esnatzea eta haren oroimen eta identifikazio gaitasuna garatzea da musika-hezkuntzaren funtsezko helburua. Horretarako hezitzaileak ongi ezagutu behar ditu haurrak soinuak egiteko jarraitzen duen prozesua (bere garapenaren arabera) eta soinuak lantzeko bideak.
Bide hauetako bat musika tresnak erabiltzea da. Hezitzaileak haurrari aukera eman beharko dio soinuak egiteko modu asko daudela konturatu dadin. Gainera bere eskura jarriko ditu musika-tresna mota ezberdinak; perkusio-tresnak, haize-tresnak, soka-tresnak eta abar. Modu honetan soinuak sortzeko gauzatzen duen ekintza eta tresna bera erlazionatzen joango da haurra.
GORPUTZ ETA ERRITMO HIZKUNTZA
Erritmoa ohiko elementua da haurraren eguneroko bizitzan; izan ere, etengabe entzuten dituen soinuak eta egiten dituen mugimenduak erritmo batek zuzentzen ditu beti.
Haurra oso txikia denetik egoki ezar daitekeen ezinbesteko hezkuntza-gaitasuna da erritmoa. Hasieran barne-erritmoa menderatzen hasiko da (arnasketa, bihotz-taupadak…) eta beranduago kanpo-erritmoa landu dezake (ingurunean sortzen denez ikasi egin beharko den erritmoa, adibidez sirena baten hotsa edo ibilgailuen soinua).
Gorputz-hizkuntza haurraren komunikatzeko lehen modua da. Haurra mugimenduaren bitartez mundua miatzen du eta, bere gorputzaz eta bere gaitasunez eta aukerez jabetzen da. Horregatik, hezitzaileak gorputz-adierazpena eta mugimendu-adierazpena lantzeko estrategiak eta baliabideak izan behar ditu eskura; besteak beste proposatutako jarduerak.
Erritmoa eta gorputzaren mugimenduen integrazioa batzen direnean dantza sortzen da. Mugimenduetatik hasi eta musikaren erritmoarekin identifikatu ondoren, loturak ezartzen hasiko da haurra.
Dantzak, indarra eta energia kanporatzeko bide eraginkorra eskaintzen dio haurrari, giltzadurak eta muskuluak erregulartasunez mugitzera bultzatzen baitu.
JARDUERAK
Gorputz eta erritmo hizkuntza lantzeko, eta musika hizkuntza lantzeko hainbat jarduera proposatu daitezke. Honako hauek dira hauen bi adibide:
JARDUERAREN IZENA: GA, GAGO, GAGORA
|
JARDUERA MOTA: Gorputz eta erritmo hizkuntza, eta musika hizkuntza lantzeko jarduera.
|
PARTE HARTZAILEEN ADINA: 5 urtetik gora.
IRAUPENA: Nahi adina.
KOPURUA: 8tik gora.
KOKAPENA: Ikasgela barruan.
|
HELBURUAK:
|
ESPAZIOAREN ANTOLAKUNTZA:
Espazio libre batean (borobilean esertzeko modukoa).
Zuzendaria eta erritmoa markatzen duen pertsona denek ikusteko lekuan kokatuko dira.
|
BALIABIDE MATERIALAK ETA AZPIEGITURA:
Aulkiak, klaseko edozein elementu, partaideen gorputza, ahotsa eta klaseko gela.
|
JARDUERAREN DESKRIBAPENA ETA GARAPENA:
Partaideak lau kideko taldeetan banatuko dira. Talde bakoitzak lau denbora iraungo duen soinu eta erritmo bat adostuko du (talde erdiek objektu edo elementuekin sortuko du soinua eta beste erdiak ahotsa erabilita).
Hasieran talde bat hasiko da bere soinuarekin eta ondoren beste taldeak batzen joango dira banaka (8 denbora bakoitzeko talde bat gehitu).
Talde guztiak batera soinua egiten ari direnean banaka talde bakoitza isiltzen joango da adostutako ordenean.
Hau guztia gidatzeko zuzendari bat egongo da eta beste pertsona bat erritmoa markatzen.
Landuko diren elementuak honako hauek izango dira:
|
EBALUAZIOA:
|
OHARRA:
Taldeen kopurua eta taldeko kideen kopurua jardueran parte hartzen duten pertsonen arabera egokitu daiteke.
|
JARDUERAREN IZENA: PIN, PAN, PUN!
|
JARDUERA MOTA: Gorputz eta erritmo hizkuntza, eta musika hizkuntza lantzeko jarduera
|
PARTE HARTZAILEEN ADINA: 5 urtetik gora.
IRAUPENA: Nahi adina.
KOPURUA: Nahi adina.
KOKAPENA: Ikasgela barruan.
|
HELBURUAK:
|
ESPAZIOAREN ANTOLAKUNTZA:
Leku zabal bat, haurrak mugimenduak askatasunez burutzeko behar adina espazio izateko. Moderatzaileak partaideen aurrean jarriko dira erraz ikus ditzaten.
|
BALIABIDE MATERIALAK ETA AZPIEGITURA:
Musika tresnak (triangelua, kaxa, marakak eta panderoa), partaideen gorputza eta eremu zabal bat.
|
JARDUERAREN DESKRIBAPENA ETA GARAPENA:
Jarduera burutuko duten pertsonak klasean zehar kokatuko dira zutik moderatzaileei begira.
Moderatzaileek instrumentu bana hartu eta bakoitzak mugimendu ezberdin bat egitea ekarriko du. Hauek, erritmo bat jarraituko dute eta honen arabera haurrek adi egon eta esandako mugimenduak egin behako dituzte. Ondoren, instrumentu berdinekin ariketaren zailtasun maila igotzen joango da; instrumentu bakoitzaren soinua entzun ondoren bi mugimendu jarrai egin beharko baitira.
Landuko diren elementuak honako hauek izango dira:
|
EBALUAZIOA:
|

Comentarios
Publicar un comentario