Entradas

ADIERAZPEN PLASTIKOA

Imagen
Adierazpen plastikoak haurren garapenaren sustapenean laguntzen du. Ahoz adierazteko oraindik ere erabat gai ez direnean, hizkuntza plastikoak aukera ematen dio haurrei besteekin eta inguruarekin komunikatzeko. Adierazpen plastikoak haurrari bere burua ezagutzen laguntzen dio, horretarako, hezitzaileak behaketaren bitartez bakoitzaren gaitasunak bultzatzen eta gaitasun horiek baloratzen jakin beharko du. Garrantzitsuena emozioak eta sentimenduak askatasunez adieraztea da. Hezitzailearen zeregina, baliabide egokiak eskainiz (materiala, espazioa, giroa…), haurrek beraien kabuz ahalmenak landu eta garatzea da. Hortik abiatuta, adimen zabaleko haurrak heztea da helburu, pertsona kritiko eta autonomoak izan daitezen. Hezitzaileak baliabide egokiak eskaintzeko haurraren garapen fisikoa izan beharko du kontuan. Garapen fisikoa hau sekuentzi batean ematen da: goitik behera, eta lepo-oinarritik kanporantz, lehendabizi sorbalda, besoak, eskuak eta hatzak. Haurra, gorputzeko muskuluak kontr...

MUSIKA ETA, GORPUTZ ETA ERRITMO HIZKUNTZA

Imagen
MUSIKA HIZKUNTZA Soinuen munduan murgildurik dago haurra; jaio baino lehenagotik hasten da haren entzumena soinu iturriez jabetzen. Bizitzako lehenengo bi urteetan, atsegina adierazten du zenbait soinu entzuten dituenean, eta soinu horien iturria bilatzen du baina hazten doan neurrian, bere aukerak eta musika-gaitasunak areagotuko ditu, batez ere heziketa musikal egokia jasotzen badu. Bizitzako lehenengo urteetan, soinua aurkitzea, hau da, haurraren belarria esnatzea eta haren oroimen eta identifikazio gaitasuna garatzea da musika-hezkuntzaren funtsezko helburua. Horretarako hezitzaileak ongi ezagutu behar ditu haurrak soinuak egiteko jarraitzen duen prozesua (bere garapenaren arabera) eta soinuak lantzeko bideak. Bide hauetako bat musika tresnak erabiltzea da. Hezitzaileak haurrari aukera eman beharko dio soinuak egiteko modu asko daudela konturatu dadin. Gainera bere eskura jarriko ditu musika-tresna mota ezberdinak; perkusio-tresnak, haize-tresnak, soka-tresnak eta abar...

PSIKOMOTRIZITATEA

Imagen
Gu Gara taldeko kideok etorkizunean hezitzaile izateko garrantzitsua iruditzen zaigun psikomotrizitate saio batean parte hartu dugu. Jarraian, bizitakoan oinarrituz, ikasitakoa azalduko dugu:   Zer ulertzen dugu psikomotrizitatea diogunean? Psikomotrizitatea heziketa metodologia edo filosofia bat da, ekintzatik abiatuz haurraren gaitasunak lantzen dira. Hau da, haurrari heldutasun psikologikoko ibilbide bat egiten laguntzen zaio ekintzatik eta jolasetik abiatuta. Psikomotrizitatea mugimenduaren eta psikismoaren arteko erlazioa bezala ulertzen dugu. Izan ere, haurraren garapen psikologikoa gorputzaren mugimenduaren bitartez ematen da baina betiere kanpoko munduarekin harremanetan; munduarekin elkarrekintzan izandako esperientziek haurraren izaera eta nortasuna, psikismoa, baldintzatzen dute. Mugimenduaren bidez pertsonaren garapen fisiko, psikiko eta soziala ahalbidetzea bilatzen da. Haurrarentzat mugimendua komunikatzeko eta adierazteko baliabide bat da. Horre...